Adiskide horiek:

Arrisku Sanitarioak Kudeatzeko Espainiako Elkartearen XIV. Biltzarra amaiturik, eskerrak eman nahi dizkizuet zuen laguntza eta parte-hartzeagatik.   

Aurreko edizioetan erakutsitako eskaintzaren kalitateari eustea niretzat erronka handia izan da. Hala ere, guztion ahaleginari esker, gaur egun egindako jardunaz harro egon gaitezke, bai programaren saioetako maila zientifiko handiari dagokionez, bai  bertaratuen ekarpenengatik, gurekin beren esperientzia baliotsuak partekatuz.

Bereziki nabarmendu behar dut Batzorde Antolatzailea eta Zientifikoaren parte-hartzea, denbora-tarte honetan egindako ahalegin nekaezinagatik, biltzarra burutu ahal izateko elkarlanaren bidez jardun dutelako.

Txostengile eta moderatzaile guztiei ere eskerrak eman behar dizkiegu beren lan zientifikoen kalitateagatik eta bakoitzaren agendan guretzako tarte bat eskaintzeagatik, Biltzarraren hamalaugarren edizioan haien ezagutzak partekatuz.

Halaber, Donostia hirira egindako bisita eskertu nahi diegu bertara etorritako guztiei, ingurune eder honetan ahaztu ezinezko egunak partekatuz beren itxaropen guztiak bete direlakoan.

Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioak eta Osakidetzak emandako laguntza nabarmendu behar ditugu, beren sostengua eta lankidetza eskaintzeko zalantzarik izan ez dutelako.  

Azkenik, neure buruari dagokionez, senideei eta lankideei eskertu behar diet izandako pazientzia eta ulertzeko joera.

Azkenik, topaketa hau amaitzean oso pozik nagoela adierazi nahi dizuet, Arrisku Sanitarioen Espainiako Elkartearen XV. Biltzarra elkarrekin burutu ahal izatera gonbidatuz.

Xabier Elexpe Uriarte
Batzorde Antolatzailearen Presidentea

Queridos amigos:

Una vez finalizado este XIV Congreso de la Asociación Española de Gestión de Riesgos Sanitarios quiero transmitiros mi agradecimiento por vuestro apoyo y participación.

Dado el nivel de ediciones anteriores suponía para mí un gran reto poder estar a la altura, sin embargo, gracias al esfuerzo de todos, hoy podemos estar orgullosos de la tarea realizada, tanto por el alto nivel científico de las sesiones del programa, como por la contribución de los asistentes que han compartido con nosotros sus valiosas experiencias.

Debo resaltar especialmente la participación tanto del  Comité Organizador como Científico, por su incansable esfuerzo durante todo este tiempo, trabajando codo con codo para que este congreso haya sido una realidad.

Agradecer a todos los ponentes y moderadores la calidad de sus trabajos científicos y disponibilidad para hacer un hueco en sus agendas y compartir con todos nosotros sus conocimientos en esta decimocuarta edición del Congreso.

Además agradecer a todos los asistentes su visita  a la Ciudad de San Sebastián, esperando haber cumplido todas sus expectativas compartiendo unos días inolvidables en un marco lleno de belleza como es esta ciudad.

Debo destacar la ayuda recibida desde el Ministerio de Sanidad, Política Social e Igualdad y desde Osakidetza, que no han tenido reparo en ofrecernos su apoyo y colaboración.

Finalmente en lo personal, debo especialmente agradecer a mi familia y a mis colegas toda su paciencia y comprensión.

Me queda por último transmitir mi enorme satisfacción al concluir este encuentro y deseando mucho ánimo para que podamos celebrar el XV Congreso de la Asociación Española de Gestión de Riesgos Sanitarios.

Xabier Elexpe Uriarte
Presidente del Comité Organizador

Desarrollo Web: GRUPO FERPUSER
Sanicongress